Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Zumarragan eta hiru Urretxun.
Gipuzkoan 180 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 58 izan dira, eta Bizkaian 184. Euskal Autonomia Erkidego mailan 51 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 31 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 238 dira ingresatuta daudenak.