Positibo kopuruak gora egin du azken egunetan
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak zortzi positibo atzeman ditu Zumarragan eta sei Urretxun.
Gipuzkoan 192 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 58 izan dira, eta Bizkaian 195. Euskal Autonomia Erkidego mailan 48 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 29 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 238 dira ingresatuta daudenak.