Iparragirreren omenezko ‘Urretxutik mundura’ suite sinfoniko-korala entzuteko aukera egongo da
Bihar (larunbata) gaueko Oholtzan saioan Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak irailaren 12an Donostiako Trinitate plazan egin zuen kontzertua emango dute. ETB1eko Oholtzan saioa 22.00etan hasiko da.
Donostiako kontzertuan Hermosak Iparragirreren omenez idatzi duen Urretxutik mundura suite sinfoniko-korala aurkeztu zuen.
Kontzertu hartan, Urretxuko akordeoilariarekin batera, Easo abesbatzak, Gontzal Mendibilek, Jon Maiak, Blanchard Strings laukoteak, Lau Haizetara ahots laukoteak eta Pittik parte hartu zuten.
Iragarkia ikusteko, sakatu hemen