Txirrindulariak Azkoititik etorriko dira eta saihesbidetik, Euskal Herria hiribidetik eta Aparizio auzotik pasako dira
Gaur eguerdian Espainiako Itzuliko lehen etapa aurkeztu dute Irunen. Txirrindulariak Irundik Arratera joango dira eta bidean Urretxu eta Zumarragatik pasako dira. 15:15ak aldera helduko dira Urretxura, Azkoititik. GI-631 errepidetik (saihesbidetik) Eitzako errotondara joango dira. Euskal Herria hiribidea zeharkatu ondoren, Apariziora jaitsiko dira. Handik Legazpira joango dira. Ondoren, lau mendate igoko dituzte: Udana, Kanpazar, Elgeta eta Arrate. Espainiako Itzulian hiru goierritarrek parte hartuko dute: Alex Aranburu ezkiotarrak eta Gorka Izagirre eta Ion Izagirre ormaiztegiarrek. Vuelta 2011n pasa zen azkenekoz Urretxu eta Zumarragatik.