1970eko urriaren 10ean Zumarragak Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Segurari nagusitu ondoren
1970eko urriaren 10ean Zumarragak Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Segurari nagusitu ondoren. Joan zen larunbatean 50. urteurrena izan zen, beraz. Atzo udalak eta Beloki Pilota Kirol Elkarteak talde hartako pilotari eta botileroak omendu zituzten. Haur mailan Lazaro Ormazabal (2014an zendua) eta Jon Gartziandiak jokatu zuten, gazte mailan Agustin Erostarbe eta Jose Mari Sudupek eta senior mailan Jose Luis Idiakez eta Pedro Gordok. Botileroak Alejandro Albisua (2012an zendua) eta Daniel Apaolaza izan ziren.
Omenaldia Goñiren omenezko txapelketaren finalean egin zuten. Herri mailako txapelketa Cruz eta Oliveriak irabazi zuten, lau t’erdikoa Oskoz nafarrak eta binakakoa Labaka eta Sarasak.
Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.