Argixao adinekoen egoitzan bi positibo atzeman dituzte
Osasun sailaren txostena, 2020-10-19Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak 15 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 9 Urretxun. Argixao adinekoen egoitzan bi positibo atzeman dituzte. Euskal Autonomia Erkidego mailan 55 eri daude ZIUn ospitaleratuak eta guztira 300 dira ingresatuta daudenak.