Jende asko elkartu da Xarmanki eta Stylo denden aurrean
Urretxu eta Zumarragako dendari askok bat egin dute gaur bularreko minbiziaren aurkako egunarekin. Dendak arrosaz apaindu dituzte, Katxalin elkartearen produktuak saltzen ari dira… Xarmanki Edergintzan eta Stylo Hair&Beauty-n ile-sortak eta azazkalak arrosaz margotzeko eta makillatzeko aukera ere eman dute, Katxalin elkartearentzat donatibo bat ematearen truke. Bi ordutan 75 lagun apaindu dituzte. Stylon larunbata arte egongo da ile-sorta arrosa jartzeko aukera.