Zumarragan anoa postua izan dute
Espainiako Itzuliko lehen etapan parte hartu zuten txirrindulariak Urretxu eta Zumarragatik pasa dira gaur. Koronabirusa eta eguraldi txarra direla eta, ohi baino jende gutxiago elkartu da bide bazterrean. Asko, EH Bilduk deituta, ikurrinarekin atera dira Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko. Txirrindulariak Irundik abiatu dira eta Zumarragan anoa postua izan dute. Bi txirrindulari bertan erretiratu dira, gainera: AG2R taldeko Mathias Frank suitzarra eta Sunweb taldeko Ilan Van Wilder belgikarra. Etapa Arraten amaitu da eta Primoz Roglic iazko Vueltako irabazlea nagusitu da. Goierritar onena Gorka Izagirre izan da, 13. postuan.