Herritarrek egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatu dute
Gaur eguerdian Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen aldeko kontzentrazioa egin dute. Egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatu dute. Lehen hala irekitzen zen, koronabirusa heldu zen arte. Osakidetzak itxi egin zuen koronabirusari aurre egiteko eta urriaren 3an ireki zuen berriro, baina larunbat, igande eta jai egunetan bakarrik irekitzen da, 09:00etatik 21:00etara.
Kontzentrazioa Erakunde Sanitario Integratuan ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu dute eta pentsio duinen alde kontzentrazioak egiten dituen taldeak ere bat egin du.