Batzar telematikoa egingo dute gaur iluntzean. Belarriprest eta Ahobizi rolen inguruko informazioa emango dute.
Euskaraldian izena emateko ordua iritsi da eta talde motorrak herri batzar bat antolatu du Belarriprest eta Ahobizi rolei buruzko informazioa emateko eta zalantzak argitzeko. Bilera gaur izango da, 19:00etatik 20:00etara. Telematikoki egingo dute, meet plataformaren bidez. Zalantzak argitzeko bi udaletako Euskara zerbitzuekin ere harremanetan jarri daiteke.