Zumarragan zazpi positibo atzeman dituzte eta Urretxun bost
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak zazpi positibo atzeman ditu Zumarragan eta bost Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta gaur, lehenengoz, Urretxu ageri da horien artean. Gipuzkoan 18 herri daude gorriz. Zumarragak 634,71 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 514,55.