Urtarrileko argazkia argazkilari urretxuarrarena izango da eta urrikoa Gutierrezena
Aldundiak lehiaketa bat antolatzen du urtero bere egutegirako eta 2021eko egutegian bi herritarren argazkiak azalduko dira: urtarrilekoa Carlos Mediavilla urretxuarrarena izango da eta urrikoa Iker Gutierrez zumarragarrarena. Mediavillaren argazkian Antio ikusten da eta Gutierrezek Saturrararen atera zuen saritutako argazkia.
1.115 lan aurkeztu dira eta azalerako Iker Aizkorberena aukeratu dute. Sari banaketa atzo izan zen eta 1.000 euro eman zizkioten. Gainontzeko 12 hautatuek 250 euro jaso dituzte. 2021eko egutegiaren gaia Gipuzkoako turismoa izango da.