Santu Guztien Egunaren inguruan hilerrira doazenek erabili ahal izango dute
Urretxuko Udalak aparkaleku berri bat egin du Gurutze auzoan. 60 autorentzako tokia du. Gaur ireki du.
Santu Guztien Eguna iristeko aste bat bakarrik falta da eta datozen egunetan jende asko joango da hilerrira. Aparkaleku hau erabili ahal izango dute. Hilerria 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azaroaren 8a arte. Sarrera ate batetik egingo da, irteera bestetik, maskara erabili beharko da eta zirkuituak egongo dira.