Urretxun 25 positibo egon dira eta Zumarragan 18
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak 25 positibo atzeman ditu Urretxun eta 18 Zumarragan. Bi herriek egunak daramatzate Eusko Jaurlaritzak gorriz markatutako herrien zerrendan eta asteburuan zoritxarreko zerrenda horretan gora egin dute. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek osatzen dute zerrenda eta Urretxuk 1.029,11 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 757,65.