Gipuzkoako egoitzetan 36 egoiliar hil dira eta 84 sendatu, abuztuaren 11tik gaurdaino
Astero bezala, Covid-19a aldundiaren gizarte politikako baliabideetan izaten ari den eragiaren berri eman du Eider Mendoza bozeramaileak. Adinetako egoitzei dagokienez, Zumarragako Argixao egoitzan nabarmen egin du gora positibo eman duten egoiliarren kopuruak: joan zen ostiralean hamar ziren eta dagoeneko 19 dira. Abuztuaren 11n bigarren olatuko lehen positiboa atzeman zenetik, Gipuzkoako egoitzetako 36 egoiliar hil egin dira eta 84 sendatu.