Bi herriek gorriz markatutakoen artean jarraitzen dute
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bederatzi positibo atzeman ditu Zumarragan eta hiru Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretan daude. Zumarragak 829,32 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.029,11. Inzidentzia tasak gora egin du bi herrietan.