Feriak sortzen dituen jende pilaketa handiak ekiditze aldera eta osasuna lehenetsiz bi udalek bat egin dute erabakia hartzerakoan
COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek aurtengo feria bertan behera uztea erabaki dute.
Halaber, herritarrei gogoratu nahi die egunerokoan aukera anitz ditugula eskura bertako produktuak kontsumitzeko eta horrela bertako ekoizpenari laguntzeko. “Santa Lutzi eguneroko lan horren erakustoki eta motor ederra izaten da eta horrexeagatik, bi udalotatik biziki animatu nahi zaituztegu orain inoiz baino gehiago bertako produktuak kontsumitzera. Aurrerantzean izango dugu berriro aukera Santa Lutzi feria merezi duen bezala ospatzeko”.