Ostegunean futbol eskolako bilera egin behar izan zuten, baina bilera eta futbol eskola bera bertan behera gelditu dira
Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketen ondorioz, Urola Kirol Elkarteko zuzendaritzak erabaki du entrenamenduak bertan behera uztea. Egoeraren arabera, erabaki eta jakinaraziko dute noiz berrekingo dieten lan-saioei.
Bestalde, ostegun honetan Zelai Arizti aretoan futbol eskolako familiekin egitekoa zen bilera ere bertan behera geratu da. Futbol eskola azaroan martxan jartzea aurreikusita zegoen, baina egungo egoeran ezinezkoa izango da.