Gazte Asanbladak astebururako antolatua zuen Arimen Eguneko jaialdia atzeratu egingo dute, egoera dela eta.
Gazte Asanbladak, Txamiskuna Arimen Eguna jaialdia antolatua zuen larunbaterako. Jaialdia atzeratu egin dute, osasun neurriak zorrotz bete behar zituzten arren. Izan ere, sarrerak erosi dituzten asko eta musikari gehienak kanpokoak dira. Oraindik data berria zehaztu ez dutenez, hurrengo egunetan dirua itzuliko diete sarrerak erosi dituztenei.