Plazako guneak sarrera eta irteera bakarra izango ditu. La Salle-Legazpiko patioan hesiak jarriko dituzte sarrera-irteeretan.
Bigarren alarma egoera dela eta, Zumarragako Udalak hainbat aldaketa egingo ditu larunbateko azokan: plazako guneak sarrera bakarra izango du eta jubilatuen egoitza ondoko atetik irten beharko da, Zelai Arizti pilotalekuan egungo sarbideak mantenduko dira eta La Salle-Legazpiko patioan hesiak jarriko dira sarrera eta irteera bereizteko. Gainera, gel hidroalkoholikoa jarriko da saltzaile eta erosleen eskura.