Asteroko azokari eutsi egin diote Zumarragan, baina neurriak zorroztuta. Hiru gunetan banatu dute feria, sarrera eta irteerak bananduta.
Zumarragako Udalak eutsi egin dio larunbateroko azokari, baina egoera berriari egokituta, segurtasun neurri zorrotzekin egin dute. Hiru gunetan banatu dute azoka; plazako arkupean, bertako nekazarien postuak jarri diztute; Zelai Arizti plazan, gainontzeko jaki eta gozokien postuak; eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan, arropa eta bestelako oihalen salmahaiak. Horrez gain, sarrera irteerak gune bakarretik baina langa batekin banatuta jarri dituzte, eta sartu eta irteterakoan, gel hidroalkoholikoa jarri dute. Azokako ohiko gunean, udaltzainak egon dira uneoro, jende pilaketak ekiditeko.