Gipuzkoa mailako haragitarako behien ustiategirik onenaren saria jaso du urretxuarrak
Euskadiko Abere Ustiategien XX. Lehiaketa egin dute egunotan, eta Mikel Elgarresta urretxuarra izan da sarituetako bat. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Neiker-Tecnaliak antolatzen duten lehiaketa da, eta “maila tekniko eta ekonomikoagatik” edota “euren produkzio metodoak baldiabideen kudeaketa iraunkorra bermatzera” bideratzen duten ustiategiak saritzen dituzte. Guztira, hiru lurralde horietako 284 ustiategik parte hartu dute lehiaketan.
Herrialdekako sarietan, haragitarako behi ustiategi onenaren Gipuzkoako saria lortu du Elgarrestak. Harekin batera, Javier Muñoa zeraindarra eta Lazkaoko Iztueta esnetegia ere sarituak izan dira, besteak beste.