Zumarragak 941,95 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.087,92
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta bost Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretan jarraitzen dute. Zumarragak 941,95 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.087,92.