Zumarragak 1.044,33 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.102,62
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak 17 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 6 Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretan jarraitzen dute. Zumarragak 1.044,33 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan (17 kasu berriekin, gaur pasa da 1.000tik) eta Urretxuk 1.102,62.