Gipuzkoako Batzar Nagusiek Beasain eta Bergara arteko errepideko bidesaria arautuko duen Foru Araua onartu dute
Beasain-Bergara errepideko kanona 2022ko ekainaren 30a baino lehen jarriko da indarrean
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Beasain eta Bergara arteko errepideko bidesaria arautuko duen Foru Araua onartu dute. Bidesaria 2022ko ekainaren 30a baino lehen jarriko da indarrean. Ibilgailu motordun guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik.
Ordainketa egin ahal izateko arkuak jarriko dira. Beasaindik Ormaiztegira joateko 0,38 euro ordainduko da, Ormaiztegitik Zumarragara joateko 0,74 euro, Urretxutik Bergarara joateko 1,41 euro eta Urretxutik Antzuolara joateko 0,48 euro.
Beherapen progresiboak egongo dira eta Abiatu gailua dutenek AP-1, AP-8 eta Beasain-Bergara errepideak erabili ahal izango dituzte hilean gehienez 32,24 euro ordainduta.