Tabernek ateak itxita dituzte atzo, gaueko 23:00etatik. Gaur, 17:00etan, manifestazioa egingo dute Zumarragan, 'SOS ostalaritza' goiburupean.
Gauerdian sartu da indarrean sartu da, Eusko Jaurlaritzak COVID-19 gaitzaren hedapena saihesteko hartu duen neurri berria: tabernak eta jatetxeak ixtea alegia. Ondorioz, Goierri tabernarik gabe esnatu da, eta tabernariak haserre eta kezkatuta daude jaurlaritzaren azken erabakiarekin. Ostalaritza sektorea oso kritiko azaldu da, jaurlaritzak ez duelako oraindik laguntza planik zehaztu eta ondorioz, taberna ugari itxiko direlako. Gaur, 17:00etan, Zumarragan manifestazioa deitu dute Piruloko plazan ‘Sos Ostalaritza’ goiburupean.
Ostalaritza Elkartearen esanetan, erabakiarekin “etsita eta haserre” daude, eta askorentzat “azken kolpea” izango dela nabarmendu du. Gipuzkoako ostalarien ustez, epe motzera 1.000 lokal itxiko dituzte, eta lanpostuen % 25 galduko da, hau da, 16.000 lanpostu. Sektorea babesteko neurri zehatzak eskatu dituzte.
Horrekin batera, erabakia “bidegabea” dela uste dute, tabernetan eta jatetxeetan segurtasun neurri guztiak betetzen dituztelako eta “frogatuta” dagoelako tabernak ez direla kutsatzeen foku garrantzitsuenak izan.