Bideo bat prestatu dute entitate horiei errekonozimendua egiteko eta herritarrek entitate horiek zeintzuk diren jakin dezaten eta eremu horietan euskaraz lasai egin dezaten
Aste bat bakarrik falta da Euskaraldirako. Aurtengo Euskaraldiak berritasun bat dakar berarekin: ariketa taldean egin ahal izateko aukera. Aukera hori ariguneen bidez gorpuzten da; hau da, euskaraz lasaia aritzeko guneetan. Eta gune horiek Euskal Herriko txoko guztietan topatuko ditugu azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Izan ere, ehunka izan dira ariguneak sortu edo identifikatu eta Euskaraldian parte hartzea erabaki duten elkarteak, taldeak, erakundeak, enpresak… Modu horretan, hainbat eta hainbat ahobizi eta belarriprestek euskaraz lasai aritu ahal izango dute mota eta tamaina guztietako entitateen baitan.
Urretxu eta Zumarragan 200 entitatek eman dute izena. Entitate horiei errekonozimendua egiteko eta herritarrek entitate horiek zeintzuk diren jakin dezaten, bideo bat prestatu dute. Bideoaren bukaeran Belarriprest ala Ahobizi izena emateko gonbidapena egiten zaie.
Urretxuko entitateen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.
Eta Zumarragako entitateen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.