Haurren minbizien eta esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde abiatu da Aritz Egea mendi lasterkaria
Eguzkiak argitzearekin batera abiatu da Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra Santa Lutzi auzotik Izazpi aldera. Eguzkia ezkutatu arte egingo ditu joan-etorriak. Dirua lortzeko kirolari eta klubek eman duten duten materiala zozkatuko da.
Abiatu da Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra, eguzkia argitzearekin batera. Erronka polita du gaurkoa; eguzkiak iraun bitartean, haurren minbizien eta esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzen duten bi elkarteren alde egingo du korri. Ezkiotik, Santa Lutzi auzotik, abiatu da 8:02an, Izazpiko tontorreruntz. Bi puntu horien artean joan-etorriak egingo ditu egunak argitzen duenetik iluntzen duenera arte, 17:47ak arte. Dirua lortzeko, kirolariek eta klubek emandako materiala zozkatuko dute. Zozketarako txartelak kronoak.com webgunean jarri dituzte salgai. Bertan, aipatutako bi elkarteei diruz laguntzeko aukera ere badago. Ekitaldiaren logoa Kilian Jornet mendiko korrikalariak marraztu du.
Horra hor zozkatuko den materiala:
- Bioracer eta Etxeondo etxeen bizikletan ibiltzeko arropa.
- Alex Aranburu, Markel Irizar eta Gari Bravo txirrindularien maillotak.
- Pou anaiek, Patxi Usabiagak eta Alex Txikonek emandako mendiko materiala.
- Realaren, Athleticen eta Eibarren kamisetak.
- Salomon etxearen zapatilak eta kamiseta.
- Laia Sanz trial, enduro eta rally raideko pilotuaren kamiseta.
- Nuria Picas, Sheila Aviles, Maude Mathys, Stian Angermund, Jim Walmsley, Bart Przedwojewski, Pablo Villa eta Pau Capel mendi korrikalarien materiala.
- …