Urretxuk 1.058,51 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 1.105,76
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak 14 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 13 Urretxu. Bi herriek Eusko Jaurlaritzak gorriz markatutako herrien zerrendan jarraitzen dute. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek osatzen dute zerrenda eta Urretxuk 1.058,51 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 1.105,76.