Zumarragak 1.116,00 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.029,11
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak zazpi positibo atzeman ditu Zumarragan eta hiru Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretan jarraitzen dute. Zumarragak 1.116,00 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 1.029,11.