Atzoko bileran 50 bat lagun elkartu ziren
Atzo Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataforma eratu zen. Bilerara 50 bizilagun azaldu ziren eta 10 bat laguneko lan taldea osatu zuten. Talde hau astelehenean elkartuko da berriro. Deialdia egin zutenak gustura ageri dira, baina 40 urte inguruko guraso gehiago azaltzea espero zuten.