Zumarragan bi positibo bakarrik atzeman dituzte eta, aspaldiko partez, azken bi asteetan 1.000 kasu baino gutxiago egon dira 100.000 biztanleko
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bi positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun, berriz, aspaldiko partez ez da positiborik atzeman.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretan jarraitzen dute. Zumarragak 890,75 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 676,27. Aspaldiko partez, bi herriak 1.000 azpitik dira. Urretxu gorriz markatutako herrien zerrendatik ateratzeko gertu da, gainera.