Urretxuk 602,76 positibo izan ditu 100.000 biztanleko azken bi asteetan eta Zumarragak 655,27
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak hamaika positibo atzeman ditu Zumarragan eta sei Urretxun. Bi herriek Eusko Jaurlaritzak gorriz markatutako herrien zerrendan jarraitzen dute, baina aurki zerrenda horretatik aterako direla dirudi. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek osatzen dute zerrenda eta Urretxuk 602,76 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 655,27. Duela astebete biak 1.000tik gora zeuden.