Azken 24 orduetan, aspaldiko partez, ez da koronabirus kasurik atzeman Urretxu eta Zumarragan
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak ez du positiborik atzeman Zumarraga eta Urretxu.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Urretxu zerrenda horretatik atera da dagoeneko. Zumarragak 542,64 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 455,75.