Zumarraga gorriz markatutako herrien zerrendatik atera da eta Urretxu horiz markatutakoen zerrendara pasa da
Asteburuan zortzi positibo egon dira Zumarragan eta bi Urretxun
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak zortzi positibo atzeman ditu Zumarragan eta bi Urretxun. Zumarraga gorriz markatutako herrien zerrendatik atera da (laranjaz markatua dago) eta Urretxu laranjatik horira pasa da. Gorriz markatutako herrien zerrenda azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago izan dituzten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek osatzen dute. Urretxuk 294,03 positibo izan ditu 100.000 biztanleko eta Zumarragak 481,21. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Goierrin herri bakarra gelditzen da gorriz markatutakoen artean: Ordizia.