Bizilagunak kexu azaldu dira, haurrek eta gaztetxoek baloiarekin kalteak eragin dituztelako

Zuhaizti tabernako etxea bota eta etxebizitza berriak egitearekin batera, Urretxuko Udalak Belaustegi plaza handitu zuen. Plazaren alde berriak arrakasta handia izan du gaztetxoen artean eta beraien bilgune bilakatu da. Beraietako batzuk futbolean jokatzen dute bertan, debekatuta dagoen arren. Baloiarekin kalteak eragin dituzte eta udalak jardinera handi batzuk jarri ditu futbolean jokatzea eragozteko. Segurtasun kamerak ere jarri ditu.