Urretxu eta Zumarragako udalek inoiz baino argi gehiago jarri dituzte, herriak girotzeko eta erosketak bi herrietako dendetan egitea bultzatzeko
Urretxu eta Zumarragako udalek gaur piztu dituzte Gabonetako argiak. Bi herrietan inoiz baino argi gehiago jarri dituzte, kaleak girotzeko eta Gabonetako erosketak bi herrietako dendetan egitea bultzatzeko. Urretxuko Udalak led argiak jarri izana azpimarratu du. Zumarragakoak, berriz, ekitaldi bat antolatu du. Mikel Serrano alkateak eta Txoni Sastre ostalariak parte hartu dute.