Inoiz baino argi gehiago jarri dira, herria alaitzeko eta herritarrak herrian kontsumitzera animatzeko
Urretxuko Udalak inoiz baino Gabonetako argi gehiago jarri du, herria alaitzeko eta Gabonetako erosketak herrian egitea bultzatzeko. Herriko txoko guztietan egongo dira argiak. Led argiak jarri ditu, gutxiago kontsumitzen dutelako eta ingurumenarentzat hobeak direlako.
Argiak gaurtik urtarrilaren 6ra piztuko dira: 06:00etatik 08:00etara (herritar gehienak etxetik irteten direnean) eta 17:00etatik gauerdira. Helburu nagusia merkatariei laguntzea da. Horretarako, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean musika ere jarriko da. Aurrekontua 25.000 eurokoa da (iaz baino 9.000 euro).
Inbertsio hau merkatariekin adostuta egin da. Covid-19ak kalte handiak eragin dituela, gauza onak ere ekarri dituela diote udaletik: merkatarien arteko elkarlana eta udalaren eta merkatarien arteko harremanaren estutzea.