Udatik martxan den Deposito Bete Elkartasun dinamikarekin jarraituta, Biba Ardoak kooperatibak eta Etxerat Elkarteak bat egin dute, 2020ko Gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko. Presoen senitarteko eta lagunek dispertsioaren ondorioz astebururo sufritzen dituzten gastu ekonomikoei aurre egitea da kanpainaren xedea. Ardo kutxak depositoakbete.eus webgunean daude eskuragarri. 680 163 019 telefono zenbakira deituta ere eskura daitezke (sei botila, 60 euroan). Eskaera hilaren 15a baino lehen egin behar da.
Biba ardoak euskal mahasti ekologikoen kooperatiba da; Euskal Herriko mahastizainak eta ardogileak ordezkatzen ditu, eta banatzen dituen ardo guztiak bertakoak dira. Upategi txikiak dira, herri eta eskualdeetan sustraituak eta herriarekin konprometituak, kalitatea kantitateri lehenetsiz.
Ardo hauek nekazaritza ekologikoan ziurtatutako mahastietako frutarekin eginda daude, ingurua ez ezik, osasuna eta ardo hau kontsumitzen dutenarena ere, zaindu, babestu eta berreskuratzen dutela azaltzen dute, elikadura-burujabetza eta kontsumo eredu jasangarri baten alde eginez.