Lizentziak datorren astelehenetik aurrera tramitatuko dituzte, posta elektronikoz
Urretxuar eta zumarragar askok Irimon ematen diote ongi etorria urte berriari, Goierri kirol elkartearen mendi sailak deituta. Koronabirusa dela eta, Goierrik ez du Urte Berri eguneko festa antolatuko Irimo mendian. Bestalde, 2021ean ez dute irteera egutegirik egingo. Irteerak ahal duten neurrian antolatuko dituzte eta webgunearen eta kartelen bidez emango dute beraien berri. Lizentziei dagokienez, datorren astelehenetik aurrera tramitatuko dituzte, posta elektroniko bidez (goierrimendia@gmail.com). Bukatzeko, aurten ez da eskaintza libururik egongo Irimo mendian. Buzoi bat jarriko da eta eskaintza etxetik eraman beharko da edo mendira boligrafoa eta papera eraman.