2022koa otsailaren 27an izango da
2020ko UZ Trail mendi lasterketa ozta-ozta libratu zen koronabirusaz, martxoaren 1ean egin baitzen. 2021ekoa, ordez, ezin izango da egin. Otsailaren 28an egitea aurrikusita zegoen eta antolatzaileek ez egitea erabaki dute, oraindik ez baitago jakiterik normaltasunez egin ahal izango den. 2022koa otsailaren 27an egingo da.