Gotzon Aranburuk liburuaren sormen prozesua kontatzen duen 'Odolekoak irudikatzen' bideoa aurkeztuko du
Abenduaren 18an Antxiñe Mendizabal idazleak bere azken lana (Odolekoak nobela) aurkeztuko du Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Aforo muga dela eta, aldez aurretik erreserbatu behar da lekua 943 03 80 88 telefonora deituta.
Aurkezpen-ekitaldian, alde batetik, Gotzon Aranburuk liburuaren sormen prozesua kontatzen duen Odolekoak irudikatzen bideoa aurkeztuko du. Eta bestetik, Antxiñe Mendizabal egileak eta Monica Leiva gidariak liburuaren ingurukoez hitz egingo dute. Solasaldi bat izatea nahi dute, ikus-entzuleen parte hartzearekin.
Horra hor liburuaren lagin bat, aurrerapen modura. Liburua salgai egongo da egunean bertan eta dagoeneko herriko liburudendetan dago: Aitxu, Aresti, Gráficas Legazpi eta Urki.