Asteburuan 10 positibo egon dira Zumarragan eta 6 Urretxun
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan (ostiraletik astelehenera) Osasun sailak 10 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 6 Urretxun. Joan zen asteburuan Zumarragan 3 atzeman ziren eta Urretxun ez zen positiborik atzeman. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta azken egunetako datuek ondorioak izan dituzte. Zumarraga ez dago jada horiz markatutakoen artean, laranjaz markatutakoen artean baizik. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 317,40 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 220,52. Urretxu oraindik horiz markatutakoen artean dago, baina laranjara gerturatzen ari da. Gorrira heltzearen ondorioetako bat tabernen itxiera da.