Goierri garaian 2.694 herritar inguruk eta 277 entitatek parte hartu dute eta 740 arigune baino gehiago egon dira
Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie Euskaraldian parte hartu dutenei. Goierri garaian 2.694 herritar inguruk eta 277 entitatek parte hartu dute eta 740 arigune baino gehiago egon dira. Mankomunitateak herritarrak urteko gainontzeko egunetan ere Euskaraldiko ariketa egitera animatu ditu. Horra hor Urretxu eta Zumarragako entitateek egindako bideoa.