Datorren urteko Zinemaldian estreinatuko dute
Antioko interpretazio zentroan konfinamenduari buruzko film labur bat filmatzen ari dira. Zuzendaria Iban del Campo eta aktore nagusia Amancay Gaztañaga. Hainbat toki bisitatu zituzten eta azkenean interpretazio zentroa aukeratu zuten.
Film labur honek Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadi elkartearen Itxitik programaren laguntza du. Programa honen helburua ikus-entzunezkoak bultzatzea da eta horretarako egileei konfinamenduari buruzko lanak egiea proposatu diete. Zazpi ari dira filmatzen eta datorren urteko Zinemaldian estreinatuko dira.
Zumarragan filmatzen ari denaren izenburua Serendipia da. Serendipia beste zerbaiten bila aritzean, nahi gabe edo kasualitatez egiten den ustekabeko aurkikuntza da. Bitxikeria gisa, esan Urola Garaiko turismoaren lema serendipia dela.