Konfinamendu garaian ekitaldi asko egin zituzten
Pandemiak gauza onen bat ere ekarri du. Urretxuko Sorgintzulo 4ko bizilagunen arteko harremana estutzeko balio izan du, adibidez. Konfinamendu garaian, asteburuetan bingoan jokatzen zuten aperitifa egiten zuten bitartean, mozorro festa egin zuten, Elegante Eguna ospatu zuten behingoz txandalak eta pijamak erantzi ahal izateko, Ostegun Santu egunean prozesioa egin zuten… Orain, berriz, beraien eraikina Gabonetako argiekin apaindu dute.