Urretxun lau positibo egon dira eta Zumarragan bi
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bi positibo atzeman ditu Zumarragan eta lau Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta azken egunetako datuek ondorioak izan dituzte: Urretxu eta laranjaz markatutako herrien zerrendara pasa da. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 337,87 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 308,73. Gorrira heltzearen ondorioetako bat tabernen itxiera da.