41 merkatarik parte hartu dute, iaz baino 15 gehiagok
Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. 41 merkatarik parte hartu dute, iaz baino 15 gehiagok. Lehen saria Natalietta jantzi-dendak irabazi du, bigarrena Stylo jantzi-denda eta ile-apaindegiak eta hirugarrena Argiki argiztapen-dendak. Hiru aipamen berezi ere banatu dira: Andere ile-apaindegiarentzat, Zimer etxetresna elektriko dendarentzat eta Buen Bokadorentzat izan dira. Horra hor saritu dituzten sei negozioen erakusleihoak.
Nataliettak lehenengoz irabazi du erakusleiho lehiaketa, hiru aldiz hirugarren saria lortu ondoren. Kolorez betetako erakusleiho baikorra prestatu du. Alde batean ‘besarkadak’, ‘dantza’, ‘ospakizunak’, ‘irriak’, ‘ezpainetako gorria’ eta ‘musuak’ jartzen du letra handitan eta bestean ‘Kolorea itzuliko da gure bizitzetara’. Hala bedi!