Bigarren saria Stylo arropa-denda eta ile-apaindegiak lortu du eta hirugarrena Argiki argiztapen-dendak
Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. 41 merkatarik parte hartu dute, iaz baino 10 gehiagok. Lehen saria Zumarragako Legazpiko kaleko Natalietta jantzi-dendak irabazi du, bigarrena Urretxuko Labeaga kaleko Stylo jantzi-denda eta ile-apaindegiak eta hirugarrena Zumarragako Secundino Esnaola kaleko Argiki argiztapen-dendak. Hiru aipamen berezi ere banatu dira. Zumarragako Secundino Esnaola kaleko Andere ile-apaindegiarentzat, Zumarragako Secundino Esnaola kaleko Zimer etxetresna elektriko dendarentzat eta Urretxuko Areizaga kaleko Buen Bokadorentzat izan dira.