Sarrerak urtarrilaren 18tik aurrera salduko dira
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 24an Ederrena pilotalekuan. Ikuskizun hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Sarrerak urtarrilaren 18tik 24ra salduko dira, 7 euroan, Urretxuko kultur etxean eta frontoian. 2020ko abonamendua dutenek tokia izango dute.